BASQUE TEAM ACADEMY
Kirolean dituzun gaitasun profesionalak garatu
BASQUE TEAM PRESTAKUNTZA
Basque Team akademiak eskaintzen duen prestakuntza ‘Baloreetan BAT’ proiektuaren barruan dago. Proiektu horrek goi-mailako kirolaren balioak hurbiltzen dizkie herritarrei, eta bereziki azpimarratzen ditu 2030 Agendarekin lotutako gaiak: gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, haurren zaintza, irakaskuntza, ingurumenaren zaintza eta iraunkortasuna, elikadura eta osasuna, eta ingurune seguruak sortzea, besteak beste.
Plataforma honetan eskaintzen diren prestakuntzak kirolarekin harremanetan dagoen edozein pertsonari zuzenduta daude, izan ere, oinarritik kirol egitura hobetuz, goi mailako bikaintasuna bermatzen da.
NORI DAGO ZUZENDUTA ETA ZERTARAKO BALIO DU PRESTAKUNTZA
Basque Team akademiak eskaintzen duen prestakuntza kirolarekin harremanetan dagoen edozein pertsonari zuzenduta dago. Derrigorrezko ikastaro horiek Eusko Jaurlaritzak homologatzen ditu , Kirolaren Euskal Eskolaren bitartez.
Plataformaren helburua kirol-sektorean beharrezkoak diren ezagutzak eskuratzea eta ofizialki egiaztatu ahal izatea da. Ziurtagiri hori, zure profiletik deskargatu ahal izateaz gain, plataformatik automatikoki bidaliko da zure lurralde historikoko aldundira (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa).
Haurrak kirolean zaintzeko eta babesteko sentsibilizazioa
Kirol-inguruneetan protokoloa erabiltzea eta adingabea babestea
Lehen sorospenak (6 ordu)
Lehen sorospenak eguneratuta (2 ordu)
Sexu-indarkeriaren prebentzioa kirolean
Aurrera!
Osatu zure izen-ematea webgune honetatik eta posta elektroniko bat jasoko duzu zure sarbide-datuekin zure prestakuntza formalizatzeko.
Edozein zalantza edo kontsulta izatekotan, idatzi soporte@fitls.com helbidera eta pozik erantzungo dizugu.
Agur eta ongi etorri berriro!!!
Erregistrora sartu
Erregistrora sartu